Donostiako Udalak Igeldo "utzita" duela salatu du Herri Kontseiluak

Igeldoko Herri Kontseiluak adierazi du “nazkatuta” dagoela egoerarekin. Donostiako Udalak Igeldo “utzita” duela salatu dute: “errepide eta herri bideetan zuloak, argirik edo urik gabeko guneak, hondakinak jaso gabe, bide bazterrak garbitu gabe, segurtasunik gabeko guneak…”.
Zerbait konpondu behar den bakoitzean Herri Kontseilua bera arduratzen da udalari zuzenean eskatzeaz. Hau da, udalak ez du ohiko mantenua egiten Igeldon. Horiek horrela, “utzikeriaren inguruko txosten bat” prestatzen ari dira, eta hori Donostiako Udal Erregistroan aurkeztuko dute. Horretarako, herritarren laguntza behar dute. Igeldon gustuko ez duten zerbait ikusten badute, argazki bat atera eta egoeraren berri emateko eskatu diete.
Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko hainbat bide haude: herrikontseilua@igeldo.eus emailera idatzita, Itsas Aurreko buzoian utzita, eta Herri Kontseiluko kideren bati edo herriko dinamizatzaileari emanda.