Kamioi batek su hartu du Belodromoaren pareko errepidean
Zirkulazioa GI-40 errepidetik bideratu dute. Errepidea eguerdira arte egongo da itxita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, GI-20 errepidea itxi dute, Irunerako noranzkoan, kamioi batek su hartu ostean. Zirkulazioa GI-40 errepidetik bideratu dute. Errepidea eguerdira arte egongo da itxita.
01:30 aldera hartu du su kamioiak, belodromoaren parean, eta ikerketa ireki dute sua zerk eragin duen argitzeko. Garabiak 04:45 aldera kendu du kamioia bidetik, eta garbitzaileak bertaratu dira errepidea garbitzera, baina Trafiko Zuzendaritzaren aurreikuspenen arabera,
Hiri barrura sartzeko, Ondarreta eta Loiolako Erriberako sarrerak erabiltzeko gomendioa egin dute. Aldiz, Donostiara Tolosaldetik, Andoaindik, Hernanitik eta Urola Kostatik doazen gidariei saihesbide horretatik ez sartzeko gomendatu die Ertzaintzak, eta, horren ordez, A-15 edo AP-8 autobideak erabiltzeko.