Intxaurrondoko danborradek auzoko autobus zerbitzua areagotzeko aldarrikatu dute
Danbor eta upel hotsek Donostiako auzoak bete zituzten beste behin San Sebastian egunean. Jai giroa eta alaitasuna nagusi izan ziren atzo, eta aldarrikapen sozialek ere izan zuten euren lekua kaleetan. Intxaurrondoko bizilagunek, denbora daramate auzoko gune ezberdinak lotuko dituen autobus linea bat eskatzen, eta San Sebastian egunean, auzoko danborradek eskaera berretsi eta argazki bana atera zuten ‘Intxaurrondon busa nahi dugu! Intxaurbus ya!’ lelodun pankarta batekin; sareetara igo ditu Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE).
Intxaurrondoko danborradak intxaurbusaren alde
— IZBE (@izbeelkartea) January 20, 2020
Las tamborradas de Intxaurrondo a favor del Intxaurbus
Mila esker danoi!! pic.twitter.com/B8hgsYqEnl
Auzo elkarteak salatu duenez, auzokide askok ez daukate garraio publiko bidez herritarren oinarrizko zerbitzuetara iristeko aukerarik. Hain zuzen, jende askok osasun-etxera, hezkuntza zentroetara, kiroldegira edo saltokietara joateko zailtasunak dituela adierazi dute elkartetik, eta gune horien arteko lotura bermatuko lukeen autobus zerbitzu bat eskatu diote udalari.