Dbusek Majisteritza geltokia bertan behera utziko du
Inguruko lanak direla eta, Dbusek Majisteritza geltokia bertan behera utziko du, lan horiek bukatu arte. 5, 24, 25, 33, 35, 40, 45 eta B1 lineei eragingo die aldaketak, eta hor gelditu ordez, metro batzuk aurrerago dagoen hiriarteko autobus geltokian geldituko dira, Tolosa hiribidea 13 geltokian, hain justu.