San Sebastian eguneko festan Antiguan izandako eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzera deitu dute
Txitxibitxiak Antiguako talde feministak San Sebastian eguneko jaian izandako eraso sexista baten berri izan du. Erasoa bandera jaitsieraren ostean izan zen, auzoko taberna batean. Gertakaria salatu eta gaitzesteko, elkarretaratzera deitu talde feministak biharko, hilaren 23rako. Protesta Gaskonia plazan izango da, 19:30ean.