San Martin kaleko mozketaren aurreko lanak hasi dituzte
Donostiako Udala hainbat aldaketa egiten hasi da hiriko trafikoan, San Martin kalean egingo den mozketa prestatzeko. Metroaren lanengatik itxiko dute kalea ibilgailu pribatuentzat, otsailaren 1ean. Artzai Onaren parean egingo dute mozketa.
Parke kalean zirkulazioaren norabidea aldatu dute, Gernikako Arbola pasealekurantz noranzko bakarra izango duena. Hori dela eta, Mundaizko zubitik kale horretara doazen ibilgailuek eskuinera biratu beharko dute pasealeku berera.
Datorren astetik aurrera, San Martin kalean bertan mozketa eta desbideraketa txikiak egiten hasiko dira, pintura lanak eta asfaltatze lanak egiten diren bitartean. Lan horietan joan-etorriak errazteko, mugikortasun agenteek trafikoa erregulatuko dute eta, beraz, Udalak herritarren laguntza eskatzen du.
San Martin kaleko afekzioen inguruko kanpaina abian jarri du udalak.