Paco Yoldi igerilekuak hartuko du Euskal Herriko Waterpolo Txapelketa
Donostian jokatuko da, lehen aldiz, Euskal Herriko Waterpolo Txapelketa. Amarako Paco Yoldi igerilekuan emakumezkoen eta gizonezkoen lau talde talde onenak ariko dira nor baino nor. Waterpolo Donostia klubak antolatu du Euskadiko Federazioarekin batera. Klubarekin hamargarren urteurrenarekin bat egiten du txapelketak.
Jardunaldia 9:30ean hasiko da lehen finalerdiekin, eta finalak 18:45etik aurrera jokatuko dira. Sarrera doakoa da. Emakumezkoen kategorian ariko dira Irungo Bidasoa XXI, Bilboko Claret Askartza, Leioa eta Eibarko Urbat. Gizonezkoen mailan, berriz, Iruñeko Larraina eta 9802, Eibarko Urbat eta Waterpolo Donostia.S
Paco Yoldi igerilekuko harmailak betetzea espero dute antolatzaileek, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte. Era berean, Waterpolo Donostia klubaren hamar urteen ibilbidea jasotzen duen erakusketa bat jarriko dute.