Jazz latino ikastaroa egingo dute Altxerri tabernan
Altxerri tabernan musikariei zuzendutako jazz latino ikastaroa egingo dute ostiralean, hilaren 31n, 17:00etan. Javier Masso Caramelo de Cuba piano-jotzaileak, Ernesto Hermida baxu-jotzaileak eta Raul Pineda bateria-jotzaileak emango dute ikastaroa, eta 40 euro ordaindu behar dira izena emateko. Plaza kopuru mugatua du ikastaroak, eta erreserbak 678-17-88-09 telefono zenbakira deituz edo idatziz egin daitezke. Ikastaroaren ondoren, 21:30ean, jam session-a egingo dute Altxerrin bertan, eta ikastaroan parte hartu dutenek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.