San Martin, autorik gabe
Metroaren obren eraginez, larunbatetik aurrera San Martin kalea itxita egongo da auto partikularrentzat, Urbieta eta Hondarribia kaleen arteko zatian. Datozen hilabeteetan, soilik autobusak, taxiak, motorrak eta larrialdi zerbitzuen ibilgailuak igaro ahalko dira hortik, irekita mantenduko den errei bakarra erabiliz. Ekainetik aurrera, berriz, kalearen itxiera erabatekoa izango da ibilgailu guztientzat. Gauzak horrela, egun hauetan langileak gogor aritu dira errepidearen seinaleztapen berria garaiz prest izateko.