Derbi biribila Bera Berarentzat
Bera Berak zailtasun handiegirik gabe gainditu zuen Zuazo igandeko euskal derbian, eta, garaipen berriarekin, donostiarrek are gehiago sendotu dute euren nagusitasuna liga sailkapenean. Imanol Alvarezen taldeak partida hasieratik izan zuen kontrolpean, markagailuan beti bere alde mantenduta. Jokalariek eginiko golez gain, nabarmentzekoak izan ziren Renata Arruda Bera Berako atezainaren geldiketak. Haiei esker lorturiko bi puntuekin, donostiarrak 4 puntuko tartea atera diote ligako bigarren sailkatuari.
Saskibaloian, berriz, gauzak ez zitzaizkion hain ondo joan Ibaeta Basketi. Izan ere, Azu Muguruzaren taldeak puntu bakarragatik galdu zuen Gascan, Ciudad de La Laguna Teneriferen aurka.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek garaipen berri bat lortu zuen ligako azken sailkatuaren aurka eta, horri esker, donostiarrek bigarren postua bermatuta dute play-offetarako.
Futbolean, azkenik, batean kale eta bestean bale. Izan ere, Realeko neskek garaipen sendoa lortu zuten arren, mutilek porrot gogorra jaso zuten Leganesen, aurkariek neurketako azken minutuan eginiko golarengatik.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Zuazo Barakaldo 16 – 29 Bera Bera
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 19. jardunaldia
- Ibaeta Basket 71 – 72 Ciudad de La Laguna Tenerife
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen senior maila, 18. jardunaldia
- SAD Majadahonda 0 – 2 Txuri Urdin
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 19. jardunaldia
- Reala 4 – 1 Espanyol
Gizonezkoen lehen maila, 22. jardunaldia
- Leganes 2 – 1 Reala