Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren lehendakarigaia
Beste hautagaitzarik aurkeztu ez denez, Maddalen Iriarte (Donostia, 1963) izango da EH Bilduren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia. Pasa den astean proposatu zuen Iriarteren hautagaitza koalizioaren Mahai Politikoak. Izendapena baieztatu ostean, sare sozialen bidez adierazi du erronkari aurre egiteko prest dagoela.
Indarrez, arduraz eta pozik ekin diot erronkari. Ohorea da niretzat. Elkarrekin egingo dugu!
— Maddalen Iriarte? (@MaddalenIriarte) February 3, 2020
Estoy segura que entre todos y todas conseguiremos construir un país mejor. https://t.co/BwIL3tqX3A
Iragan astean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak aurkeztu zuen Iriarterekin batera haren hautagaitza. Iriartek aurkezpen hartan adierazi zuen prest zegoela erronkari aurre egiteko. Gaur egun, EH Bilduren legebiltzarreko bozeramailea da, eta bigarrenez izango da koalizioaren lehendakarigaia. Hain zuzen ere, Otegiren inhabilitazioarengatik, 2016ko hauteskundeetan Iriarte bera izan zen lehendakarigaia, independente gisa sartuta, eta Mahai Politikoak apustu berari eutsi dio orain.