'Ubu errege' antzezlana estreinatuko du Zurriola Antzerki Eskolak ostegunean
Zurriola Antzerki Eskolak obra berri bat antzeztuko du ostegunean, hilaren 6an, Egiako Gazteszena aretoan, 20:00etan: Ubu errege. Alfred Jarry idazle frantsesak 1896an Parisen estreinatutako satira bat da berez, eta Ainara Mendiolak itzuli du euskarara, Zurriola Antzerki Eskolak egin ahal izateko. Joserra Fachado da zuzendaria, eta Iñaki Cid, Ander Edo, Iñigo Elosegi, Anuxka Etxeberria, Eneritz Sanchez, Joseba Sacristan, Ainhoa Vitoria eta Esti Veintemillas dira aktoreak. Emanaldirako sarrerek bost euroko prezioa dute.


