Zakurrekin ehiza egitearen aurkako manifestazioa egin dute Donostian
No A La Caza (NAC) plataformak deituta, manifestazioa egin zuten ehun bat pertsonak igandean Donostian, zakurrekin ehiza egitearen aurka. Antolatzaileen arabera, ehizak “Erdi Aroko fondo eta formak” ditu, eta gaur egun ez litzateke praktikatu behar. Gainera, galgoekin egiten den ehizaren denboraldiaren amaierarekin batera egin zuten manifestazioa, bederatzigarren urtez jarraian, izan ere, galgoena ehiza modalitate “krudelena” dela deritzote. Horregatik, Ehizarik ez galgo ez beste arrazekin lelopean egin zuten manifestazioa.
Alderdi Ederretik Okendora joan zen manifestazioa, eta parte-hartzaile askok adoptatutako galgoekin batera egin zuten manifestazioa. Donostiakoa ez zen igandean ehizaren aurka Euskal Herrian egindako manifestazio bakarra, Iruñean ere egin baitzuten. Bestalde, Espainiako Estatuko hainbat hiritan beste 37 manifestazio egin zituzten.