Superkoparako bidean gainditu beharreko lehen proba
Taldearen entrenamendia, Superkopako finalerdiaren bezperan. (Argazkia: Reala) Realak Superkopako finalerdia jokatuko du gaur Levanteren aurka, 20:00etan, El Helmantico zelaian. Donostiarrek atzo goizean egin zuten Salamancarako bidaia eta arratsaldean, berriz, entrenamendua egin zuten Las Pistasen, burua guztiz kanporaketan jarrita.
Gonzalo Arconadaren taldeak aurkari zaila izango du aurrez aurre. Levantekoak hirugarrenak dira sailkapenean, eta ligan garaipen sendo bat lortzetik datoz. Realak, ordea, gogotsu prestatu du norgehiagoka, eta kopa irabazteko gai izan zirela jakinik, edozer gauza lortzeko prest egingo du salto zelaira.
Partida bakarreko kanporaketa gaindituz gero, donostiarrek igande honetan jokatuko lukete Superkopako finala, gaurko zelai berean eta Bartzelona eta Atletico Madrilen arteko finalerdiko garailearen aurka.
? Historia egiten jarraitzeko prest! ?#AurreraReala pic.twitter.com/no8IQfHJrS
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) February 4, 2020

