Auzoko Sound jaialdia egingo dute asteburuan Bidebietan
Auzoko Sound musika jaialdia egingo dute larunbatean, hilaren 8an, Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Hainbat musika estilotako taldeek joko dute jaialdian, denak Bidebieta ingurukoak. 16:45ean hasiko dira kontzertuak, eta Konbo rock eta pop taldea izango da jaialdia irekiko duena. Herenegun ska eta rock taldeak jarraituko dio 17:35ean, eta hiru rap artista arituko dira ondoren: Eterno BPR (18:50ean), Tibetana (19:25ean) eta Beverly Tronas (20:30ean), hain justu. Jaialdia 18 urtetik gorakoentzat da, eta doakoa izango da aretoa bete arte.