Giza Eskubideen Zinemaldiak haur eta gazteentzat emango dituen filmak iragarri ditu
'Vitoria, 3 de marzo' filma proiektatuko dute Giza Eskubideen Zinemaldian. Apirilaren 23tik 30era egingo dute 18. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta haur eta gazteentzat proiektatuko dituzten filmak iragarri dituzte. Terra Willy (Eric Tosti, 2019), Asto Erregea (Aziz Jindani, 2018) eta Vitoria, 3 de marzo (Victor Cabaco, 2018) filmak izango dira emango dituztenak, eta ikastetxeen izena emateko epea ireki dute jada (3.800 ikaslek hartu zuten parte iazko proiekzioetan). Filmekin batera, ikasgelan lantzeko gida didaktiko batzuk egongo dira, ikasleak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.
Alde batetik, Terra Willy filma apirilaren 21ean, 22an eta 23an proiektatuko dute. Bestetik, Asto Erregea apirilaren 27an, 28an eta 29an emango dute eta, azkenik, Vitoria, 3 de marzo apirilaren 24an ikusi ahal izango da. Lehenengo biak Antzoki Zaharrean emango dituzte, eta hirugarrena Viktoria Eugenia antzokian; hiruak 10:00etan.


