Hartzarekin ibili dira Loiolan zehar
Hiru hamarkada daramate Loiolan kaldereroen jaia ospatzen, eta atzo auzoko kaleak hartu zituzten hartzaren konpainian. Loiolatarra kirol elkartetik abiatu ziren, eta erretiratuen elkartean haurrek adinekoei kaldereroen kantuak abestu zizkieten. Tribuaren burua Jose Ramon Pildain izan zen, erregina Iñaki Arrillaga eta damak Peio Aranzabal eta Antxon Apezetxea.
Hona hemen Loiolako jai batzordearen argazkiekin osaturiko bilduma.