Ikasbideko inude eta artzainek egunaz gozatu dute
Eguraldi ona lagun izan dute Ikasbide ikastolako inude eta artzainek. Ohiko dantzaldia egin dute Loiolako Erriberako ikastolan, eta handik abiatu dira kale eta plazak girotzera. Inude eta artzainen desfilean parte hartu duten haurrek bezain ongi pasa dute gurasoek. Ezagunen batek ere bat egin du desfilearekin. Ikastolan hasitako bidea Amara Berriko Probestu plazan bukatu dute.
Loiolako Erriberako Giuseppe Verdi plazan eskainitako dantzaldia bertatik bertara ikusi du IRUTXULOKO HITZAk.