Aitziber Garmendia eta Maialen Sorzabalbere aktoreak, urteko lehen Bikografiak saioan
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Bikografiak saioak berrartuko ditu 2020an. Urteko lehen saioa otsailaren 20an izango da, 19:00etan Tobacco Days liburu dendan, eta Aitziber Garmendia eta Maialen Sorzabalbere aktoreak izango dira gonbidatuak. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza, eta Ion Olano kazetariak gidatuko du. Bakoitzaren alde publiko eta ezagunari buruz hitz egiteaz gain, beren bizitzen inguruan ere mintzatuko dira; hizkuntzekiko eta, bereziki, euskararekiko izan duten loturan jarriko dute arreta.
2019an, lau Bikografia saio egin zituen Bagera elkarteak, eta hainbat esparrutako bikoteak elkartu zituzten: Begoña del Teso eta Jon Garaño, Beñat Gaztelumendi eta Haizea Nuñez, Alba Menendez eta Joseba Zaldua, eta Olatz Salvador eta Telmo Trenor.