Pasealeku Berria itxi dute alerta laranjarengatik
Babes Zibilak jakinarazi duenez, alerta laranjan dago hiria olatuak direla eta. Goizeko 8etatik itxita dago Pasealeku Berria oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Bihar eta etzi ere egun osoan itxita mantenduko dute. Era berean, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazia ere itxiko dira. Asteazkeneko goizeko 10ak arte mantenduko dute itxita.