Inauterietako bigarren eskuko Donostiatruk azoka berezia egingo dute
Donostitruk azokako postu bat (Argazkia: xabier Etxabe) Inauteriak gertu dira, eta datorren larunbatean, otsailaren 15ean, Inauterietako Donostiatruk bigarren eskuko azoka berezia egingo dute Easo plazan. 10:00etatik 14:00etara izango da, eta postuetan Inauterietako arropa eta osagarriak jarriko dituzte salgai.
Oraingo honetan, Easo Musika Eskolako musika modernoko taldeko kideek kontzertu bat egingo dute 11:00etan. Gainera, Egia auzoko Km 0 jatetxe begano eta begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko dute erosketaren bat egingo dutenen artean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azokan parte hartzeko hainbat modu daude. Alde batetik, erosle gisa parte hartu daiteke, intereseko objektuak eta arropak erosiz. Bestetik, norberaren objektuak antolatzaileek saltzea nahi izanez gero, antolakuntzaren postura eraman beharko dira 09:30 eta 10:00ak bitartean. Prezioa jarri ondoren, han utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira, objektuak hartzera itzuli beharko da. Gehienez bost objektu utzi daitezke.
Azkenik, azokan salmenta salmenta postua jarri nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute. Inauterietako azokarako izen-emate epea itxita dago dagoeneko, izan ere, epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte, eta izena emandako guztien artean zozketa egingo da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza.

