Marrazki bizidunak izango dira Egiako inauterietako gaia
Inauteri festa egingo dute Egian, otsailaren 22an, eta aurten, marrazki bizidunak izango dira Egiako inauterietako gaia. Jaiaz gozatzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute auzotarrek: 13:00etan hasiko dute festa, eta pintxo-potea eta mozorroen aurkezpena egingo dituzte Plaza Haundin.
Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Arrano elkartean, eta txartelak salgai daude auzoko hainbat tabernetan: La Tabernan, Katan, Ostotsan, Koxkon, eta Helmugan. Bazkal ostean, 17:30ean, kalejira egingo dute auzotik zehar, musikarekin; Koxkotik hasiko dute ibilbidea. “Bila ezazu zure mozorroa eta etorri festara!”, zabaldu dute deialdia antolatzaileek.