Euskal dantzak ikasteko aukera egongo da Amara Berrin
(Argazkia: Ikasbide Kultur Elkartea) Helduentzat euskal dantza ikastaroa antolatu du Ikasbide Kultur Elkarteak. Oinarrizko ikastaroa izango da, hau da, “zero maila” dutenen pertsonentzat, eta saioen egunak eta orduak izen-emateen arabera erabakiko dituzte.
Interesa dutenek, hiru modutan eman dezakete izena: alde batetik, Ikasbide Kultur Elkartean bertan, Isabel II.aren hiribideko 15 zenbakian, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara; bestetik, ikasbideke@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita, eta, azkenik, Ikasbide Kultur Elkartearen webgunean.
Izena emateko epea otsailaren 29an amaituko dela jakinarazi dute.


