Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko aldarrikatu dute
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo hainbat lagunek Donostiako udaletxearen aurrean, Eusko Jaurlaritzari Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko eskatuz. Era berean, hondakinen kudeaketa jasangarri baten alde ere egin zuten, eta Zubietako erraustegia gelditzeko aldarrikatu zuten. Izan ere, mugimenduaren arabera, “Zaldibarko ezbeharra hain modu eskandalagarrian kudeatzen ari direnek erraustegia inposatu nahi digute”.
Joan den ostegunean gertatu zen Zaldibarko zabortegiaren luizia, eta mendi magal guztia AP-8 errepidearen gainean gelditu zen. Ordutik, hainbat zabortegiko hainbat irregulartasun agerian gelditu dira, eta amiantoa agertu da. Zabortegian lan egiten zuten bi langile lur azpian gelditu ziren, eta desagertuak jarraitzen dute gaur egun. Horregatik, atzo Donostian eta beste hainbat herritan egindako mobilizazioetan bi langileak gogoan izan zituzten.