Zaporeak elkartearen onurarako herri bazkaria egingo dute asteburuan
Repsol gidak herri bazkaria egingo du larunbatean, hilaren 15ean, 12:00etan, Bulebarrean, eta bildutako diru guztia Zaporeak elkartera bideratuko dute. Hainbat jaki eta edari dastatu ahal izango dira bazkarian: Balmasedako Putxeren Kofradiaren babarrunak sakramentu guztiekin, Jakitea elkartearen lumagorria parrilan, Euskal Sagardoa JD, Getariako txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta Rafa Gorrotxategiren ukitua izango duen postre tipiko bat.
Repsol gidaren Eguzkien banaketaren aurreko ekitaldia izango da larunbateko herri bazkaria, eta Sonia Perez Eusko Jaurlaritzako Turismoko sailburua eta Maria Ritter Repsol gidako zuzendaria han izango dira. Aipatu Eguzkiak, ordea, hilaren 24an banatuko dizkiete Espainiako Estatuko jatetxe onenei.