Zinemaldiak atzera begirako ziklo bat eskainiko dio Hego Koreako zinemaren urrezko aroari
Donostiako 68. Zinemaldia irailaren 18tik 26ra egingo dute, eta Hego Koreako zinemaren urrezko aroaren inguruko ziklo bat antolatu dute. Flores en el infierno: la era dorada del cine coreano izena izango du zikloak, eta 1950eko eta 1960ko hamarkadako film korearrak proiektatuko dituzte. Horretaz gain, zikloak bilduko dituen filmen inguruko liburu monografiko bat landuko dute Zinemaldiak eta Espainiako Zinematekak lankidetzan. Hain zuzen, Zinemaldiko zikloa bukatu ondoren, Espainiako Zinematekaren Dore aretoan ikusi ahal izango dira filmak urrian eta azaroan.
Mendebaldean ezagunak diren Hego Koreako film gehienak 1990eko hamarkadaren ondorengoak dira, baina 1950eko eta 1960ko hamarkadetako urrezko aroan, publiko handiak eskatzen zuen zinema popularra ekoizteko gai izan zen industria zinematografiko bat garatu zen herrialde asiarrean. Horrela, hauek izango dira emango dituzten filmak:
- MIMANG-IN / THE WIDOW, Park Nam-ok (1955)
- JAYUBU-IN / MADAME FREEDOM, Han Hyung-mo (1956)
- JIOKHWA / FLOWER IN HELL, Shin Sang-ok (1958)
- YEOSAJANG / A FEMALE BOSS, Han Hyung-mo (1959)
- OBALTAN / AIMLESS BULLET, Yu Hyun-mok (1960)
- HANYEO / THE HOUSEMAID, Kim Ki-young (1960)
- ROMANCE PAPA, Shin Sang-ok (1960)
- MABU / THE COACHMAN, Kang Dae-jin (1961)
- YEONSANGUN / PRINCE YEONSAN, Shin Sang-ok (1961)
- DUMANGANG-A JAL ITGEORA / FAREWELL TO THE DUMAN RIVER, Im Kwon-taek (1962)
- YEOPANSA / A WOMAN JUDGE, Hong Eun-won (1962)
- KIM YAGGUG-UI TTALDEUL / THE DAUGHTERS OF KIM’S PHARMACY, Yu Hyun-mok (1963)
- DORAOJI ANNEUN HAEBYONG / THE MARINES WHO NEVER RETURNED, Lee Man-hee (1963)
- HYEOLMAEK / BLOODLINE, Kim Soo-yong (1963)
- GEOM-EUNMEOLI / BLACK HAIR, Lee Man-hee (1964)
- MA-UI GYEDAN / THE DEVIL’S STAIRWAY, Lee Man-hee (1964)
- MAN-BAL-UI CHEONG CHUN / THE BAREFOOTED YOUNG, Kim Kee-duk (1964)
- CHUNMONG / THE EMPTY DREAM, Yu Hyun-mok (1965)
- SAL-INMA / A BLOODTHIRSTY KILLER, Lee Yong-min (1965)
- NAMGWABUG / NORTH AND SOUTH, Kim Kee-duk (1965)
- GAETMA-EUL / THE SEASHORE VILLAGE, Kim Soo-yong (1965)
- ANGAE / MIST, Kim Soo-yong (1967)
- GWI-RO / HOMEBOUND, Lee Man-hee (1967)
- HONG GIL-DONG / A STORY OF HONG GIL-DONG, Shin Dong-hun (1967)