40 urteko gizon bat atxilotu dute bere bikotekide ohia sexualki erasotzeagatik
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean emakume baten aurkako sexu eraso bat egotzita. Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, eta biktima erasotzailearen bikotekide ohia zen. Salaketaren arabera, emakumea lagun baten etxean atseden hartzen ari zen gizona etxebizitzara baimenik gabe sartu eta eraso zuenean.
Salaketa jaso ostean, Ertzaintzak erasotzailea identifikatu eta atxilotu du, eta goizean epailearen eskuetan utzi du.