Turismoaren biktimak
Eraikinen atarietan etxebizitza turistiko baten berri ematen duten VT (Vivienda Turística) plaka batzuk moldatuta agertu dira hiriko hainbat puntutan. Haien lekuan, Turismoaren Biktimen Elkartearen (Asociación de Víctimas del Turismo, gaztelaniaz) eranskailuak ageri dira orain. Elkarte hori ez da existitzen, noski, baina turistifikazioaren biktimak gero eta ugariagoak dira hirian. Etxebizitzen prezioaren neurririk gabeko igoera, saltoki txikien desagertzea, euskararen gutxiestea, hiriko hainbat guneren saturazioa… Nork eskatuko du barkamena horregatik guztiagatik?