Afrika Bibangek bere lan berria aurkeztuko du Añorgan
Otsailaren 23ko igandean, 13:00etan, kontzertu akustikoa eskainiko du abeslari algortarrak Añorgako Jolas Etxean. Berarekin izango dira Rock Lee (gitarra) eta Charles Cooper (saxofoia), 2019an Nomada izenpean kaleratutako disko berriko abestiak aurkezteko. Sarrera doakoa izango da, eta eguraldi ona eginez gero kontzertua terrazan egingo dutela aditzera eman dute antolatzaileek, Añorgako kirol eta kultur elkarteko kideek.