Donostiako hautesle errolda kontsultatu daiteke, apirilaren 5eko hauteskundeei begira
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako herritarrak apirilaren 5ean daude Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa ematera deituta, eta Donostiako hautesle errolda kontsultatu daiteke dagoeneko. 2019ko azaroaren 28a baino lehen egindako aldaketak jasotzen dira erroldan, eta hilaren 24ra arte egin daiteke kontsulta.
Bakoitzaren NANa eta jaiotza data sartuz, herritar bakoitzak non bozkatu behar duen ikus daiteke. Era berean, datuak okerrak badira edo erroldan ez agertuz gero, hilaren 24ra arte egin daitezke erreklamazioak Udalinfon; bulegoetan edo telematikoki. Botoa eman ahal izateko, 2019ko azaroaren 28a baino lehenago egon behar da Donostian erroldatua, 2002ko apirilaren 6a baino lehenago jaioa izan behar da, eta nazionalitate espainiarra izan behar da. Hautesle erroda Donostiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.