Kopako azken fasea jokatuko duten lehiakideak ezagutu ditu Bera Berak
Asteburuan jokatutako kanporaketen emaitza jasota, Bera Berak Kopako azken fasean lehiakide izango dituen taldeen zerrenda ezagutu du. Iazko irabazleak direnez, donostiarrek zuzeneko sailkapena izan dute, eta Malagak, aurtengo antolatzaileak, abantaila bera izan du.
Haiek biekin batera, Kanaria Handiak, Xixonek, Atletico Guardesek, Valladolid, Granollersek eta Elxek osatuko dute taula, hurrenez hurren Alcobendas, Porriño, Tenerife, Zuazo, Bolaños eta Lanzarote-Puerto del Carmen kanporatu ostean.
Txapelketako azken fasea apirilaren 24tik 26ra jokatuko dute, Alhaurin de la Torren (Malaga, Espainia).