Becerril taldeak Realeko bazkide guztiak bere estadiora gonbidatu ditu
Becerril taldearen eta Realaren arteko harreman berezia sortu da denboraldi honetan, eta klub palentziarrak Realeko 34.119 bazkideak bere estadiora gonbidatu ditu. Klub txuri-urdinak iazko abenduan Becerrilekoei egindako gonbidatu itzuli dute orain Palentziakoek. Izan ere, abenduaren 19an Kopako partida batean Realak Becerrili 0-8 garaitu ostean, Espainiako hirugarren mailan dagoen taldeko jokalariek eta zaleek txuri-urdinekiko izan zuten jarrera aparta dela eta, Realak Becerril herri guztia eta talde osoa Anoetara gonbidatu zituen, bidaia eta gastu guztiak ordainduta.
Gonbita itzuli nahi izan du orain Becerril taldeak, eta Realeko 34.119 bazkideen bidaiak ordaintzerik ez badu ere, Mariano Haro estadiora gonbidatu ditu, 2019/2020 denboraldiko edozein partida ikustera. Horretarako, bazkide txuri-urdinek beraien abonamendu txartela erakutsi beharko dute estadioko ateetan, eta aukeratzen duten norgehiagokaz gozatu ahal izango dute.