Donostiako Piratek larunbatean ospatuko dituzte inauteriak, egun osoko egitarauarekin
Donostiako Piratek inauteriak ospatuko dituzte aurten ere, eta egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako, hilaren 22rako. 12:00etan hasiko da jai giroa, trikipoteo mozorrotua abiatuko baitute Amarako La Bodeguilla tabernatik. 14:00etan herri bazkaria egingo dute auzoko frontoian, eta, gaur, hilak 18, da bazkarirako tiketak erosteko azken eguna. 10 euroan daude salgai Kaxildan, Herria tabernan, Pandora tabernan eta Trikuharri jatetxean.
Sabela ondo bete ondoren, kantaldi herrikoia egingo dute 16:00etan, jolasak 17:00etan, eta Mugak taldeak kontzertua eskainiko du 18:00etatik aurrera.