Mozorro lehiaketa egingo dute Loiolako inauterietan
Hiriko beste hainbat auzotan egingo duten moduan, Loiolan ere inauteriak ospatuko dituzte, eta bi eguneko egitaraua prestatu dute. Larunbatean, Antigua Band txarangak auzoko kaleak alaituko ditu 20:00etatik aurrera, eta auzoko bizilagunak mozorrotuta joango dira txarangaren atzetik. Ondoren, 23:00etan, zezensuzkoa egongo da auzotik.
Igandean, ordea, goiz hasiko dira jarduerekin, haurrentzako jolasak egingo baitituzte 11:00etan Latsarien plazan, eta poteo mozorrotua hasiko dute 12:30ean, auzoan giro aparta sortuz. Era berean, igande guztian zehar mozorro lehiaketa egingo dute, eta auzoko ostalariek hainbat sari emango dituzte: haur mozorro onenaren saria, mozorro ekologistena, mozorro onena, originalena, bikote mozorro onena, mozorro sexyena eta makillaje onena.