Becerril herriko 502 zale Anoetan egongo dira larunbatean, Reala animatzen
Realak bere hitza bete du, eta 502 pertsona etorriko dira Becerril herritik Donostiara larunbatean, Anoetan Realaren eta Valentziaren arteko partida ikustera, gastu guztiak ordainduta. Izan ere, iazko abenduaren 19an bi taldeek Mariano Haro estadioan Kopako norgehiagoka bat jolastu ondoren –Realak 0-8 irabazi zuen–, zale palentziarren eta zale donostiarren arteko oso harreman ona sortu zen. Horregatik, klub txuri-urdinak Becerril taldeari eta herria guztiari –727 biztanle ditu– aipatu gonbita luzatu zien partidaren hurrengo egunean, eta asteburu honetan etorriko dira, zortzi autobus bete ondoren.
Era berean, Becerril taldeak gonbidapena itzuli nahi izan dio Realari, eta astelehenean iragarri zuen 34.119 bazkide txuri-urdinek Mariano Haro estadioan sartu ahal izango dutela denboraldi honetan, nahi duten partida ikustera.