Liherrek bere disko berriko lehen singlea aurkeztu du: 'Teloia'
Liher talde donostiarrak hilabete amaieran argitaratuko den Hemen herensugeak daude diskoaren lehen singlea aurkeztu berri du Interneten. Abestiak Teloia du izena, eta Nitya Lopez Saituak zuzendutako bideoklip landu batekin batera igo dute sareetara.
Kanta Kataluniako Ultramarinos Costa Brava (Girona) eta Cal Pau (Bartzelona) estudioetan grabatu dute, eta otsailaren 28an aurkeztuko duten disko berriaren aurrerapena da.
Hemen herensugeak daude diskoa Liherren hirugarren lan luzea izango da, eta behin argitaratuta, taldeak hura aurkezteko gira bat egingo du, hainbat herrialdetan zehar eskainiko dituzten hogei kontzerturekin. Donostian martxoaren 20an joko dute, Dabadaba aretoan.