Mozorroak trukatzeko aukera egongo da Tabakaleran
Impact Hub Donostiak Emaus Fundazioarekin antolatuta, Mozorro Trueke Market Place azoka egingo dute Tabakaleran, hirugarren urtez jarraian. Azoka kolaboratzaile bat da, non herritarrek euren mozorro zaharrak eraman ditzaketen, beste batzuengatik aldatzeko, eta osagarriak ere eskuratu edo eraman daitezke. Hilaren 20an eta 21ean egingo dute azoka, 10:00etatik 19:00etara, eta sarrera doakoa izango da.
Era berean, mozorro zaharrak konpontzeko eta berriak sortzeko ikastaroak ere egingo dituzte. Horiek ere hilaren 20an eta 21ean izango dira, 18:00etatik 20:00etara, eta hamabost euroko prezioa izango dute. Ikastaroetan parte hartzeko, aurretik izena eman beharra dago, donostia@impacthub.net helbidera idatziz.