Sonakay taldeak 'Rumba Txikitita' abestia aurkeztu du
Sonakay taldeko abeslaria, Yoni Camacho (ezkerrean) eta Omar Gonzalez (eskuinean), abesti berriaren bideoklipean. (Argazkia: Sonakay) Sonakay talde donostiarrak bere abesti berria aurkeztu du, Omar Gonzalez Mesa kubatarrarekin batera: Rumba Txikitita. Nagusiki euskaraz egina dago Txikota Komunikazioaren laguntzarekin egin duten kanta berria, eta flamenkoa eta kubatar salsa nahasten ditu. Sonakay taldeko abeslaria elkarrizketatu zuen hilabete hasieran IRUTXULOKO HITZAk, Hamabietan Bermuta atalean. Jarraian, donostiarren abesti berria:

