Babes Zibilak jakinarazi du
Izenburuan agertzen diren hitzekin hasten da maiz udalak herritarrei igortzen dien mezua. Normalean, honakoa izaten da: «Babes Zibilak jakinarazi du Pasealeku Berria itxi egingo dela, izan ere, olatu handiak direla eta, abisu horia aktibatuko da». Klima larrialdiak ozeanoen ur maila igotzea eragingo duela kontatu digute adituek, eta horrek, kostaldeko hainbat herri eta hiri irentsiko dituela. Donostian, ez dugu larrialdi egoerara iritsi behar izan, jakiteko itsasoari lapurtzen zaiona, itsasoak berreskuratu egiten duela.