Martxoaren 8a prestatzeko bilerak deitu dituzte auzoetan
Emakumeen Nazioarteko Egunean ez da grebarik izango aurten, baina mugimendu feministak “mobilizazio indartsuak” iragarri ditu. Donostian gaur izango da eguneko mobilizazioak eta ekintzak prestatzeko bigarren asanblada irekia: Emakumeen Etxean (Okendo, 9), 18:30ean.
Auzoetan ere hasi dira aktibatzen, eta hainbat bilera deitu dituzte auzoetako egitarauak eta mobilizazioak denen artean prestatzeko. Hiriko mugimendu feministak bileretan parte hartzera eta antolatzera deitu ditu “emakume, bollera eta transak”; honela dio aurtengo martxoaren 8ko leloak: Antolatu indarrak, batu borroka feministara.
Hain zuzen, Intxaurrondon, Egian eta Altzan antolatu dituzte bilerak, eta denak bihar izango dira, otsailaren 26an. Intxaurrondon, kultur etxean egingo dute batzarra, 18:30ean. Egian, aldiz, Txoko Internazionalistan izango da, 19:00etan, eta Altzan, Herrerako kultur etxean, 18:30ean.