Giro aparta Loiolako Erriberan egindako zuhaitz landaketan
Erribertxo Kultur Elkarteak eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberan antolatutako zuhaitz eguna positiboki baloratu dute. Eguraldi eta giro onak igandean egindako zuhaitz landaketa jendetsu eta “dibertigarria” lagundu zuen. Urumea ibaiaren ondoan aritu ziren 10:30etatik aurrera landaketekin, eta 12:00etan hamaiketakoa egin zuten Apitxin tabernan. Parte hartzaileen artean kultura eta naturarekin erlazionatutako oparien zozketa ere egin zuten.
100 ale inguru landatu dituzte oraingo honetan: lizarrak, ostalizarrak, udareondoak, haritzak, zumarrak, haltzak, hurritzak, sagarrondoak, gorostiak eta erramuak, besteak beste. Ekintza honekin zuhaitz eta basoen garrantzia transmititu nahi izan dute, baita bioaniztasuna aldarrikatu ere.
Haritzaldea elkarteak 1997 urtetik aurrera dagoeneko 6.000 zuhaitz baina gehiago landatu ditu, horietatik 500 iguru aurten Donostian. Hurrengo landaketa herrikoia Txomiñeneko ibai-parekan izango dela iragarri dute, martxoaren 15ean 10:30ean. Bestalde, Martxoaren 21ean izango da Zuhaitzaren Eguna aurten.