Altzan ere prest daude Emakumeen Nazioarteko Egunerako
Hiriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eta Altzan ere hainbat jarduera antolatu dituzte egun horretarako. 9:30ean gosari herrikoia egingo dute Herrera kirol elkartean, eta indarrak hartu ostean, 10:30ean, kalejira egingo dute Intxaurrondorantz. 11:00etan Intxaurrondoko auzotarrekin elkartuko dira trenaren geralekuan, eta 12:00etan hiriko martxa feministarekin bat egingo dute Alderdi Ederren.