Easo plazan egingo dituzte martxoaren 8ko jarduera gehienak Amarako feministek
Amaran ere martxan dira feministak, eta martxoaren 8an hainbat jarduera antolatu dituzte auzoan. Gehienak, Easo plazan izango dira, eta Donostiako mugimendu feministak antolatutako bi mobilizazio nagusiekin bat egingo dute. Hona hemen egitarau osoa:
- 10:00 Bideo emanaldiak eta apainketa Easo plazan.
- 11:30 Alderdi Ederreko mobilizaziora joateko hitzordua, Easo plazan.
- 12:00 Manifestazioa Alderdi Ederretik.
- 14:00 Herri bazkaria. Izena emateko amarakotaldefeminista@gmail.com helbidera idatzi behar da.
- 17:30 Arratsaldeko manifestaziora joateko hitzordua.
- 18:00 Manifestazio nagusia Bulebarretik.