Ana Maria Parra margolariaren omenezko erakusketa bat antolatu dute
Ana Maria Parra margolari donostiarra omenduko dute. (Argazkia: Donostia Kultura) Ana Maria Parra (Donostia, 1928) margolaria omenduko dute Okendo Kultur Etxean, bere lanen aukeraketa batek osatutako erakusketa baten bitartez. Martxoaren 5etik apirilaren 30era egongo da ikusgai erakusketa, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
Parra, emakume gisa, aitzindaria izan zen XX. mendeko artean, eta bere obran emakumezko pertsonaiak dira nagusi, baita erretratuak eta natura hilak ere. Ascensio Martiarenaren dizipulua izan zen, eta Parisko La Grande Chaumiere akademian jaso zuen bere formakuntza. Sari garrantzitsuak irabazi ditu artearen munduan, eta askotariko kolaborazioak egin ditu, hala nola, Chicas eta Mujer aldizkarietan. Era berean, bere lanak emakumeen obra aldarrikatzeko hainbat erakusketatan egon dira ikusgai, besteak beste, 1991ko Kutxa aretoetako Seis pintoras eta 1992ko Biarritzeko Regards des femmes erakusketetan.
Erretratuak, paisaiak, natura hilak eta ohitura erakustaldiak dira nagusi erakusketan, eta Emakume arrantzaleak obra nabarmendu dute antolatzaileek, bere garaian kritikaren harrera beroa izan zuena. Era berean, Montserrat Fornells Artearen Historian Doktoreak bisita gidatua egingo du apirilaren 1ean erakusketan, 18:00etan.

