Donostiako Askapenaren aurtengo brigada kanpaina abian da
Donostian hainbat hitzaldi antolatu dituzte kanpainaren baitan. Izena emateko epea apirilaren 19a arte irekita egongo da.
Donostiako Askapena talde internazionalistak 2020 urteko Brigada kanpaina martxan jarri du. Gainera, hirian hainbat hitzaldi antolatu dituzte.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere mundu osoko hainbat lekutara brigada internazionalistak antolatu dituzte. Latinoamerikan Mexiko, Argentina, Uruguay, Venezuela, Brasil eta Bolivia izango dira helmugak, besteak beste; Ekialdean Palestina eta Libanora joango dira; eta Europan aurreko urteetako Grezia eta Herrialde Katalanez gain, aurten Italia ere gehitu dute.
Izen emateko epea urtarrilan ireki zen, eta apirilaren 19a arte egongo da irekita. Posta elektroniko bidez bidali beharko da eskaera, brigadak@askapena.eus helbidera. Zalantzak eta galderak email horretara bidaltzeko aukera ere izango da.
Kanpainaren honen baitan hiru hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoa martxoak 13an izango da, ostiralean, 18:00etan Egiako Teila Fabrikan eta Paris-Grezia, hil da Europa? izenburupean. Bertan Paris eta Greziako brigadistekin arituko dira. Martxoak 27 izango da bigarrena, ostiralean baita ere, arratsaldeko zazpietan Intxaurrondoko Artatxiki Biogunean. Lurra erein, transformazio soziala bultzatu izeneko hitzaldian brigadista brasildarrak izango dira. Azkena martxoaren 30ean izango da, astelehenean 18:30ean, Amarako Kaxila gunean. CAF; tranbia honi kolonia kiratsa dario dokumentala ikusi ostean, Palestinara joandako brigadistekin hitzaldia egingo dute.




