Morlansko feministak prest daude martxoaren 8rako
Morlansen ere martxoaren 8ko mobilizazio feministekin bat egingo dute, eta ostiralean hasiko dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzten jarduerekin. Hilaren 6an, Mahai morea egingo dute Leire plazan, 19:30ean, eta Morlansko emakumeek zer? argazki erakusketa inauguratuko dute ondoren.
Larunbatean, hilaren 7an, Donostiako deialdi orokorrekin bat egingo dute auzotarrek. Hurrengo egunean, ordea, 10:00etan Leire plazatik auzoko puntu kritikoetara abiatuko dira, eta horiekin bukatzeko proposamenak bilduko dituzte. Auzoko plazatik hiriko mobilizazio orokorretara abiatuko dira 11:30ean, eta etxetik eramandako janariarekin, bazkaria egingo dute 14:30ean Leire plazan. Ondoren, tribial feminista eta tertulia egingo dute, eta, 17:30ean, Bulebarreko manifestaziora abiatuko dira.