Aldaketak egingo dituzte asteburuan, Bidebieta eta Igeldorako Dbus zerbitzuetan
Igeldoko autobus zerbitzua. Bidebietako inauteriak eta 3 mendiak lasterketa direla eta, martxoaren 7an eta 8an, larunbata eta igandean, aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan.
Larunbatean 14 Bidebieta eta 38 Trintxerpe-Altza-Molinao lineatan eragingo du, 16:45etik aurrera eta inauterietako desfilea bukatu arte.
14an ondorengo geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira: Juan XXIII 2, Bidebietako Anbulategia, Julio Urkixo 38, Serapio Mujica 29 eta Juan XXIII (Polikiroldegia). San Pedro etorbideko behin-behineko poste batera aldatuko dira. 38an, bestalde, Juan XXIII (Polikiroldegia) geltokiak ez du zerbitzurik izango eta leku berera lekualdatuko da.
Igandean, berriz, 16 Igeldo linean 10:00etatik 10:45era aldaketak izango dira baita ere, 3 Mendiak laskerketagatik. Igeldo alderantz eta baita Erdialderantz, Funikular plazako geltokia zerbitzurik gabe geratuko da, eta Satrustegi II (Ezeiza) geltokira mugituko dute.

