Apirilaren 5eko hauteskundeetan mahaikide izango zaren kontsultatu dezakezu
Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko hauteskundeak apirilaren 5era aurreratu zituela jakinarazi zuen. Hauteskundeetan botoa emateko Donostiako hautesle-erroldaren kontsulta eskuragarri dago udalaren webgunean.
Webgune horretan, hautesle erroldaren inskripzioaz gain, botoa emateko pertsona bakoitzari dagokion hauteslekua kontsultatu daiteke, baita mahaikide bezala izendatua izan zaren ere. Ohikoa den bezala, datuak kontsultatzeko NAN zenbakia eta jaiotze data sartu beharko dira.