«Behar dudan guztia aurkitzen dut hemen, zubia gurutzatu beharrik gabe»
IÑAKI ALONSO.
37 urte. Inaki Alonso ile apaindegiaren jabea.
Txikitan amaren eskutik ile apaindegira joatea abentura handi bat zen Alonsorentzat: «Dena behatzea gustatzen zitzaidan, eta bezeroek ilea moztu ondoren zuten satisfazio aurpegia ikustea gustatzen zitzaidan».
18 urte bete zituenetik ari da lanean ile apaintzaile moduan, eta ia bi urte dira bere espazio propioa ireki zuenetik. Pozik dago Grosen, Donostiara iritsi zenetik bere auzo kutuna izan delako: «Behar dudan guztia aurkitzen dut hemen, zubia gurutzatu beharrik gabe».
Kaleko dendari eta tabernarien arteko harreman ona nabarmendu du: «Horrelako pertsonei esker, jendeak gure lana baloratzen jarraitzen du» .
♦ Donostiako «Bosgarren Etorbidea». Bizilagun beteranoenek halaxe deitzen diote, ironiaz. Lehen, kale iluna omen zen, eta jende gutxi ibili ohi zen, bat-batean auzoko gune bizienetakoa bihurtu zen arte. Txantxillo hemen jaio zen.
♦ Lasaia, baina bizia. Goizez, oso leku lasaia da: auzoko langileak ibili ohi dira kafe bat edo hamaiketakoa hartzen. Arratsaldez, ordea, giroa berotzen hasten da, eta poteoan dabilen jendeak hartzen du kalea. Bermut on bat hartzeko tokirik gogokoena da askorentzat.
♦ Gune segurua.
Oinezkoentzako kalea da, eta beraz, haur eta gurasoak lasai ibil daitezke: «Gainera, betiko jendea dabil, denok ezagutzen dugu elkar». Eskaera bat du Alonsok: argiztapena berritzea.