Garaitu gabeko ekipo bakar gisa heldu da Bera Bera ligaren etenaldira
Teneriferen aurka lorturiko garaipenarekin, Bera Bera modu ezin hobean heldu da ligak hemendik aurrera izango duen hiru asteko etenaldira. Orain arte jokatutako hamasei partidetatik, hamalau irabazi ditu, eta beste bietan berdinketa lortu. Joko bikain batekin, Imanol Alvarezen taldeak sailkapena etengabe kontrolpean mantentzea lortu du, baina sei jardunaldiren faltan, hiru puntura dagoen Elcheri begirada gainetik kendu gabe jarraituko dute donostiarrek.
Futbolean, Realeko gizonek ez dute saririk jaso Camp Nouera eginiko bisitan. Txuri-urdinek ligako talde onenei aurre egiteko gai dela erakutsi zuen berriro ere, baina epaileak VAR sistemaren bidez seinalatutako penalti batek katalanen alde jarri zuen markagailua.
Hockeyan, Realak porrot berri bat jaso zuen SVP Complutenseren aurka, donostiarrek sailkapenean duten egoera are gehiago konplikatuz.
Izotz hockeyan, azkenik, Txuri Urdineko gizonek play-offetako kanporaketa gainditu zuten Jacaren aurka, eta liga titulua lortzeko finala jokatuko dute datorren asteburutik aurrera. Emakumeek, euren partetik, Uharteren aurka irabazi eta Kopako final laurdenetarako pasea lortu dute. Biak ala biak, gizonak zein emakumeak, Puigcerdaren aurka neurtuko dira hurrengo fasean.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Bera Bera 40 – 27 Tenerife
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 27. jardunaldia
- Bartzelona 1 – 0 Reala (Larunbata, 18:00)
HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 13. jardunaldia
- SVP Complutense 4 – 0 Reala (Larunbata, 13:00)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen senior maila, play-offak
- Txuri Urdin 2 – 4 Jaca
- Txuri Urdin 5 – 3 Jaca
Emakumezkoen senior maila, Kopako final zortzirenak
- Txuri Urdin 4 – 0 Uharte